AKTUALITATEA


| 2024-05-30 16:14:00

Iratxe Arriolak, EH Bilduko batzarkideak, Bizkaiko herri txikietan banku zerbitzuak eta kutxazainak berezartzeko epea zehatzeko eskatu du Batzar Nagusietan.

 

Arriolak gogoratu du “2022ko saninaziotarako aukeraren bat egongo zela mahai gainean esan zeniguten. Pasatu dira 2022ko saninazioak, baita 2023koak eta 2024koak badatoz laster.Epea da galdetzen dudana. Noiz arte egon behar dugu herri txikietan banku zerbitzurik gabe, kutxazainik gabe? Egia da ezin dela beste ezer egin? Nortzuk daude Kutxabank-eko gobernu kontseiluan? Galdera erretorikoa da, ezagutzen dugulako EAJ-k bertan duen jarrera”.

 

Ari gara -gehitu du EH Bilduko batzarkideak-, zoritxarrez, herri txikietan zerbitzuak eta populazioa galtzen metropoliaren mesedetan. Zerbitzu publikoak eta publikoak ez direnak konzentratzen direlako eta botere publikoek, Etxanobe andrea, askoz gehiago egin dezakete desoreka hoiek gainditzen joateko. Kogobernantza behar da. Nik ez dut esaten Aldundiak bakarrik egin dezakenik, baina Aldundiak, Eusko Jaurlaritzarekin batera eta udalekin batera zerbait egin ahalko du guzti honi buelta emateko eta, benetan, Euskal Herrian eta Bizkaian, euskal hiriak ez ezik, euskal herriak bizirik eta bizigarriak bermatzeko, hori da behar duguna”.

 

EH Bilduk ozen esan du, “behar dugu erantzun konkretoa, noizko egongo dira berezarrita zerbitzu hauek? Kasu konkretu honetan, banku zerbitzuenak? Zeren era, ze abiadurako Bizkaia nahi dugu, hiru abiaduratakoa, lau bost? Norainoko lurralde desorekak onartuko ditugu? Eskerrik asko, eta eskertuko nizueke data konkretu bat esatea, bertako biztanleek ala eskatzen dutelako”, gaineratu du Iratxe Arriolak.