Josu Estarrona EH Bilduko senatariak galdetu dio Oscar Puente ministroari ea Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak pausorik emango duen Bizkaian aldiriko trenak egunero kentzen jarraitzea saihesteko.
Espainiako ministroari zalantzan jarri diogu, halaber, zerbitzu fidagarri eta puntuala bermatuko duten, eta Garraio Ministerioak mantentze-lanetan eta azpiegituretan inbertsioa handitzea aurreikusi duen, eta bide batez maiztasunak hobetu.
Eta, orain, herriz herri jaiak hasten diren Bizkaiko herri askotan, pandemiaren ondoren gau-jaia izeneko gaueko zerbitzua inolako justifikaziorik gabe bertan behera geratu zela, ea berreskuratuko duten.
Gainera, Josu Estarronak ministroari aurreratu dio EH Bilduk galdera sorta bat erregistratuko duela trenbide-azpiegiturak hobetzeko onartutako aurrekontu-partidak ez baitira oraindik gauzatu. Era berean, egiteke dauden hainbat proiektuen inguruan galdetuko du EH Bilduk, hala nola Santurtzin eta Basaurin soinu-eraginak murrizteari buruz, Portugaleteko geltokian irisgarritasuna emateko hiri-igogailu berriei buruz, Barakaldon hegoaldeko trenbide-saihesbidearen alternatibari buruz edo Zallako edo Zorrotzako trenbide-pasaguneak kentzeari buruz, besteak beste.