Albisteak

Bizkaia eta Bilboko Mahai Politikoek proposatutakoak izan dira zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak


Atzo, ekainak 5, hautagaiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Iker Casanova eta María del Río izango dira Bizkaiko eta Bilboko zerrendaburuak.

| 2022-06-06 08:09:00

Bizkaiko EH Bilduren Mahai politikoak Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko datozen hauteskundeetarako. EH Bildu Bilboko Mahai politikoak Maria del Rio aurkeztu du Bilboko Udalerako zerrendaburu.

Ekainaren 9, 10 eta 11n EH Bilduren oinarriek mahai politikoek aurkeztutako hautagaitzak bozkatu beharko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala.