AKTUALITATEA


| 2021-05-28 12:11:00

Gaur, maiatzak 28, EH Bilduren Bizkaiko zuzendaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea bukatu da. Bizkaiko Mahai Politikoak zeregin horretarako Asier Vega Isasik gidatuko duen lantaldea babestu du.

Hautagaitza hori 3 emakumek eta 2 gizonek osatzen dute. Hurrenez hurren, hauek dira hautagaitza hori osatzen duten pertsonak:

- Asier Vega Isasi, Bizkaiko Koordinatzailea

- Izaskun Duque Santacoloma, Bizkaiko Politika Instituzionaleko arduraduna

- Nahia Sanz Gardeazabal, Bizkaiko Udalgintza arduraduna

- Arkaitz Unzueta Leginagoikoa, Bizkaiko Antolakuntza arduraduna

- Andrea Bosch Alfaro, Bizkaiko Komunikazio arduraduna

Bozkaketa ekainean

Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta aukeraketa prozesuaren hurrengo urratsa ekainaren hasieran egingo den bozkaketa izango da. EH Bilduko kideek Bizkaiko zuzendaritzarako hautagaitza ekainaren lautik bostera bozkatu ahal izango du telematikoki. Ekainaren seian emaitzak ezagutzera emango dira.