AKTUALITATEA


| 2025-02-28 10:29:00

EH Bilduren III. Kongresuak Bizkaiko arduradun politiko gisa aukeratutako Nahia Sanz Gardeazabalek, Bizkaiko Idazkaritzarako proposamena egin du. Bizkaiko Mahai Politikoaren abalarekin, Oscar Lorenzo Arlanzón, Mikel Totorika Valle, Izaskun Duque Santacoloma eta Kepa Petralanda Goitia proposatu ditu.

 

EH Bilduko Mahai Politiko Nazionala osatzeko prozesua behin amaituta, gaur zabaldu da epea Bizkaiko EH Bilduko Idazkaritzarako proposamenak egiteko. EH Bilduren III. Kongresuak Bizkaiko arduradun politiko gisa aukeratutako Nahia Sanz Gardeazabalek publikoa egin du bere proposamena: Oskar Lorenzo Arlanzón Udalgintza ardurarako; Mikel Totorika Valle Eraketa ardurarako; Izaskun Duque Santacoloma Politika Instituzionaleko ardurarako; eta Kepa Petralanda Goitia Komunikazio ardurarako.

 

Martxoaren 3tik 10era proposamen alternatiboak egiteko aukera egongo da eta bozketa edota berrespena martxoaren 12tik 15era burutuko da. Bizkaiko Idazkaritizarako proposamen hau, beste bi kidek osatuko lukete: Nahia Sanz Gardeazabal bera eta Bizkaiko Batzarkide Taldeko bozeramailea den Iker Casanova Alonso.

 


OSKAR LORENZO ARLANZÓN. 1979, Santurtzi.

EH Bildu Santurtziko koordinatzailea 2011tik.

Ezkerraldeko Udalgintza arduraduna 2019tik.

Administrazio eta finantzetako goi-mailako teknikaria.


 

MIKEL TOTORIKA VALLE. 1985, Sestao.

Bizkaiko Sortuko ekipoan eraketa funtzioetan (2011-2020).

Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeen EH Bilduko koordinatzailea (2022-2025).

Politika eta Administrazio Zientzian lizentziaduna.


 

IZASKUN DUQUE SANTACOLOMA. 1981, Portugalete.

EH Bilduko Portugaleteko zinegotzia (2011-2019).

EH Bilduko Bizkaiko batzarkidea (2019-2025).

EH Bilduko Udalgintzako arduraduna (2014-2019).

EH Bilduko Bizkaiko arduradun instituzionala (2021-2025).

Gizarte Lanean diplomatua.

Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko graduondoa.


 

KEPA PETRALANDA GOITIA. 1963, Bilbo.

Kazetari eta komunikazio lanetan aritu da hainbat komunikabide eta elkartetan.

Bizkaiko Sortu eta EH Bilduko ekipoetan komunikazio funtzioetan (2012-2016)

Kazetaritzan lizentziaduna.