AKTUALITATEA


| 2023-05-20 14:31:00

Maria del Rio EH Bilduren Bilboko alkategaiak ziurtatu du “EH Bilduren aldeko botoa dela Otxarkoagaren eta Bilboko gainerako auzoen etorkizuna bermatuko duen bakarra”.Horretarako, alderdi soberanistak proposamen ugari dituela azaldu du, “etxebizitza eskubide gisa bermatzeko, eta ez funts putre eta espekulatzaileentzako jostailu gisa; zerbitzu publikoen ardatzean zaintzak jartzeko; edo auzoak logela-hiri bihurtutako lokal hutsez beteriko basamortuak izan ez daitezen”.

Maria del Riok, Karlos Renedo hautagaiarekin batera, Otxarkoagan egindako ekitaldian parte hartu du gaur. Bertan, bilkideek euren auzoetan eta bertan bizi den jendearen alde egiten duten lan izugarria eskertu dute. «Auzoak Bilboko arima badira, zuek bezalako pertsonek bizia eta memoria ematen dielako da», nabarmendu du.

Alkategaiak azaldu duenez, kanpaina hasi baino lehen, EH Bildu Bilboko 8 barrutietan eta hainbat auzotan izan da, Otxarkoagan, noski, eta auzo horretan bertan entzun zituzten lehen eskutik bilkideen, bizilagunen eta auzoko elkarteetako ordezkarien kezkak.

Esan duenez, “gai amankomunak zeuden, hala nola prekarietatea edo etxebizitza; izan ere, Alde Zaharretik metro geltoki gutxira egoteak etxebizitza turistikoek Bilboko ia auzo guztietan ondorioak izatea eragiten du”. Baina María del Riori deigarriena iruditu zitzaion, “bizilagun askoren kezka auzo honen etorkizunagatik eta bizitzagatik, hemen, Otxarkoagan, baldintza duinekin bizi eta lan egin ahal izateagatik”.

Ildo horretan, adierazi du EH Bilduk “proposamen ugari egin dituela aldarrikapen horri erantzuteko: etxebizitza eskubide gisa bermatzeko, eta ez funts putre eta espekulatzaileentzako jostailu gisa; zaintzak zerbitzu publikoen ardatzean jartzeko; edo auzoak logela-hiri bihurtutako lokal hutsen eremu izan ez daitezen”.

“Esaldi batek esaten du herriak bakarrik salbatzen du herria, eta zuek, hemendik, Otxarkoagatik, harrotasunez esan dezakezue auzo batek bakarrik salbatzen duela auzoa”, nabarmendu du. Bukatzeko, eskatu die “lanean jarraitzeko, bozka gorri, berde eta more bakar bat ere ez, ezin dugulako galdu”.

“EH Bilduren aldeko botoa da Otxarkoaga eta Bilboko gainerako auzoen etorkizuna bermatuko duen bakarra. Beraz, segi lanean, segi gure proposamenak bizilagunei helarazten, segi amesten eta segi auzoaren arima izaten”, azpimarratu du.