AKTUALITATEA


| 2024-04-25 09:53:00

EH Bilduren ekimenez, Bilboko Udalak tramiteak arintzea eskatuko du etxebizitzaren Erreferentziazko Prezioen Indizea ahalik eta azkarren argitaratzeko, Bilbo tentsio-eremu izendatu ondoren, tresna hori ezinbestekoa izango baita alokairuaren prezioak arautzeko.

 

Akordio hori EH Bilduk eta gobernu taldeak adostutako zuzenketa bat onartu ostean heldu da, alderdi soberanistaren mozio baten ondorioz. Mozio horretan, Bilboko Udalak Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioari eskatu dio Erreferentziazko Prezioen Indizeak lehenbailehen argitaratzeko. Era berean, euskal erakundeei, Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari eskatu die indizeok osatzeko eskatzen zaien informazioa eman dezaten.

 

Bilboko egungo etxebizitza-krisia mahaigaineratu ostean, Karlos Renedo EH Bilduko zinegotziak adierazi du "akordio garrantzitsua" dela, "merkatua arautu nahi badugu, eman behar dugun ezinbesteko urratsa" dela gogorarazi baitu.


 

Zentzu horretan, iraileko eta urtarrileko osoko bilkuretan Bilbo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatzeko mozioak onartu ondoren, "etxeko lanak egiteko unea da, eraginkorra izan dadin eta alokairuaren prezioak erregulatu ahal izateko", azaldu du.

 

"Alde batetik, Bilboko Udalak adierazpen hori izapidetzeko dokumentuak aurkeztu behar dizkio Eusko Jaurlaritzari (Errenteriako Udalak, adibidez, egin duen bezala), eta, beste alde batetik, Bilbori dagozkion etxebizitzen erreferentzia-prezioak ere argitaratu behar dira, eremu tentsionatua deklaratu ondoren alokairuaren prezioak ezartzeko aukera emango digun tresna baita", adierazi du.

 

Lan hori aurrera eramateko, Renedok erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, baita Bilboko Udalak lan horretan aktiboki parte hartzearen garrantzia ere, hiriko auzoetako etxebizitzaren egoera ondoen ezagutzen duena baita”.
 

Karlos Renedok gogorarazi du zein den Bilboko etxebizitzaren egoera: 22.000 familia inguru alokairu-erregimenean bizi dira, horietatik 14.788 alokairu libreko erregimenean, batez besteko prezioak, higiezinen atarien arabera, maximo historikoetan dauden bitartean (daudelarik), 1.134 eurotan hain zuzen ere, eta urtez urte etengabe gora egiten duten bitartean. Soilik 2023. urtean, % 3,7 igo zen KPIren gainetik.
 

Etxebiden etxebizitza bat eskatzen duten pertsona kopurua ere "gehieneko historikoetan dago: Bilbon erroldatutako 16.000 pertsona eta erroldatu gabeko beste 5.000 pertsona. 21.000 pertsona guztira”.

 

"Egoeraren aurrean, beharrezkoa da etxeko lanak azkar egitea, etxebizitza, zoritxarrez, Bilbon pertsona askok eskuratu ezin duten eskubidea baita. Etxebizitzaren erreferentzia-prezioen indizeari buruz gaur hartutako erabakia urrats garrantzitsua da zentzu horretan” amaitu du.