Udal Gobernuak Aparkatzeko eta Geratzeko Ordenantza (TAO) aldatzeko prozesu bat hasiko du 2025. urtea amaitu baino lehen, EH Bilduren ekimenez lortutako akordioari esker. Patxi Xabier Fernandezek EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, indarrean sartu zenetik ia bi urte igaro ondoren, aldaketa honen helburua da arlo guztietan hobekuntzak egitea, eta bereziki mugikortasun murriztua duten pertsonentzako araututako aparkalekuei dagokienez.
Ildo horretan, Fernandezek azaldu duenez, kolektibo horren eskarien artean honako hauek daude: edozein sektoretan aparkatzeko aukera izatea, ordutegi-mugarik gabe; aurretik aparkatu den sektorean ordu eta erdi igaro behar izan gabe berriro aparkatzeko aukera izatea; bisitatzen gaituzten mugikortasun urriko pertsonei aparkalekua errazteko neurriak ezartzea, eta txartel urdinaren erabilera desegokiaren inguruko informazio- eta kontrol-kanpainak egitea.
"Mugikortasun urriko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak dira, TAOren funtzionamendua ere hobetuz. Hortaz, lortutako akordioa positibotzat jotzen dugu", amaitu du.