AKTUALITATEA


| 2024-10-31 15:01:00

Maria del Riok EH Bildu udal taldeko bozeramaileak "tamalgarritzat" jo du Udal Gobernuak Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua arautzeko ordenantza bat sortzeko proposamena onartzeari uko egin izana, izan ere, horren ondorioz, "aukera bat galtzen da zerbitzua arautzeko, gardentasuna bermatzeko eta, horrela, zerbitzua hobetzeko".

Maria del Riok nabarmendu du Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua "lehentasuna" dela EH Bildurentzat, eta hainbat proposamen aurkeztu dituztela zerbitzua hobetze aldera. Oraingo honetan, EH Bilduk Etxez Etxeko Zerbitzua arautzeko ordenantza bat eskatu du; izan ere, azaldu duenez, "beharrezkoa da horren eraginari buruzko eztabaida sakona egitea, erabiltzaile guztiei kalitatezko zerbitzua bermatzeko eta langileen lan-baldintzak eta lan-eskubideak bermatzeko".

Aldiz, Udal Gobernuak "aurretik egin beharreko lan hori egin gabe, etxea teilatutik hasi duela eta hilabete honetan bertan kontratu berriaren pleguak argitaratu dituela" adierazi du Del Riok.

Bere ustez, "seriotasuna eta eraginkortasuna behar dira, etxeko lanak egitea, hain zuzen ere", bestela, "ezusteko desatseginak" sortzen dira. Horren harira, adierazi duenez, "Udal Gobernuaren zerbitzuaren planteamendua zein den ez dakigunez, bat-batean tasen igoera neurrigabea ezagutzen dugu, ordu erdiko tarteetan zerbitzuak eskaintzen direla ikusten dugu, edo plegu batzuk mesfidantzaz begiratu behar ditugu, ez baitakigu zer dagoen oinarrian".

"Zaintza-politikaren funtsezko zutabea da Etxez Etxeko Zerbitzua, eta ezin da barne-jarraibideen arabera antolatu; gauzak beste era batera egin behar dira eta horretarako funtsezkoa da ordenantza bat izatea", amaitu du.