AKTUALITATEA


| 2021-10-15 11:50:00

EH Bildu Bilbok salatu duenez, Udal Anbulantzia eta Erreskate Zerbitzua (SAMUR) ixteko erabakiarekin “bilbotarrentzat funtsezko zerbitzu bat gehiago ezabatzea erabaki du”. ”Udal Gobernuak berriro ere zerbitzu publikoak suntsitu eta pribatizatzeko  bidean beste pauso bat ematen du”.  

“Aburtoren azken bi agintaldietan funtsezko bi zerbitzu publiko kendu dituzte, basozaintza zerbitzua eta orain SAMURa”, gogoratu du Asier Gonzalez EH Bilduko zinegotziak. Erabaki horiekin, bere esanetan, gobernu-taldeak “enpresa pribatuei mesede egiten die, zerbitzuaren kalitatearen gaineko kontrola galtzen du eta langileen baldintzak okertzen ditu”.

“Oraingo honetan, Udal Gobernuak ez du inolako lotsarik izan SAMUR ezabatzeko. 100 urtetik gorako zerbitzu publiko bat, Udal Zerbitzuen Kartan sartuta dagoena eta Bilbon beharrezkoa dena, larrialdiei aurre egiteko berehalakotasunagatik, hiriaz duen ezagutzagatik eta erreskate-egoeretan duen prestakuntza espezifikoagatik”, nabarmendu du.