AKTUALITATEA


| 2021-06-15 13:00:00

EH Bildu Bilbo udal taldeak hiriaren sorreraren urteurrena ospatzeko bandera jasotzeko ekitaldian parte hartu du gaur, eta aurten COVID 19ko biktimak gogoratu dituzte, minutu bateko isilunearekin. Horrela, EH Bilduko zinegotziek  elkartasuna eta babesa helarazi nahi izan diete pandemiaren ondorioak jasan dituzten eta jasaten dituzten pertsona guztiei.

Jone Goirizelaiak, EH Bilduren bozeramaileak, adierazi duenez, azken urtea "oso gogorra" izan da, eta “EH Bilduk sustatutako Bilbao Aurrera plana balioetsi du, izan ere,  adostasunak lortzeko gai izan gara COVID 19ak sortutako egoeraren ondorio larriei aurre egin ahal izateko". Goirizelaiaren ustez, "jasan dugun krisiak agerian utzi du gaur egungo hiri-ereduak ez diela erantzuten bilbotarren beharrei, eta eredu berri baten alde lan egin behar dela zeinetan Bilboko auzoak eta bilbotarrak izango diren benetako protagonistak”.

Omenaldia Beteluriko bankuaren aurrean egin dute, "politika publikoaren sinboloa". Horren harira, Goirizelaiak Udal Gobernuaren kudeaketa kritikatu du. "Aitzitik, Udal Gobernuak oinarrizko zerbitzuak pribatizatzeko bidean jarraitzen du (Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, SAMUR anbulantzia), hainbat lan-gatazka larri daude, hala nola greban dauden UTE Argiak-en langileena,  lan-eskubideak errespetatzen ez dituzten makro ekitaldien alde egiten jarraitzen du, eta eliteen, enpresa handien, konstruktoreen eta aholkularien interesei erantzuten die", adierazi du.

"Kudeaketa eredu zaharkitu horren aurrean, EH Bilduk pribilegiorik eta ezberdintasunik gabeko Bilbo baten aldeko apustua egiten dugui, herritarrekin batera eta haien beharrei erantzuteko Bilbo bat eraikitzearen aldeko apustua eta Bilbo solidario, integratzaile, euskaldun eta feminista baten alde lan egiten dugu, pertsonak erdigunean jarriz", gaineratu du.