AKTUALITATEA


| 2021-11-24 11:11:00

EH Bildu udal taldeak, premiazko mozio baten bidez, Gabonetako merkatu tradizionala kentzeari buruzko erabakia premiaz berraztertzeko eskatu dio Udal Gobernuari. 40 urteko historia duen merkatu hori aurten ezin izango da egin, Udalak plaza erabilera horretarako lagatzeari uko egin diolako.

EH Bilduk kritikatu egin du erabakia, "aldebakarrekoa delako, oinarririk ez duelako" eta "saltzaileen artean eta herritarrengan ere ezinegon handia sortu duelako". Azpimarratzekoa da mila sinadura bildu dituztela eta Arartekoari eta Udaleko talde guztiei helarazi dizkietela.

“Horrelako erabaki garrantzitsu bat ondo aztertu eta landu behar da kaltetutako pertsonekin batera, hau da, merkatuaren ordezkaritzarekin batera", adierazi du EH Bilduk. Bere esanetan, “erabakia berriz aztertzeko, merkatua bere ohiko lekuan jartzeko eta urtarriletik aurrera lanean esertzeko garaiz gaude”.