AKTUALITATEA


| 2019-11-13 13:59:00

EH Bildu Bilbok gogor salatu ditu Faktoria Lilak eta Pikara Magazinek berriro ere jasan dituzten eraso faxistak  eta matxistak eta bere babes eta elkartasun osoa helarazi die Irantzu Varelari eta bere lankide guztiei. “Eraso horiek adierazpen askatasunaren kontrako eta mugimendu feministaren kontrako erasoak dira eta onartezinak dira gure gizartean”, adierazi du.

Arazoaren larritasunaren aurrean, EH Bilduren esanetan, “instituzioek premiazko erantzun integrala eman behar dute, behingoz, eta hori lortzeko lanean jarraituko dugu politika feministak bultzatzen”.

“Faxismoak mugimendu feministaren kontrako gorroto diskurtsoa normalizatu nahi du, baina ez dute lortuko”, azpimarratu du.