AKTUALITATEA


| 2020-08-17 14:13:00

EH Bildu Bilbo udal taldeak adierazi duenez, pandemia "ezin da aitzakia izan 2020ko fiskalitate berdina mantentzeko”. Fiskalitate “bidezkoago eta progresiboago” baten alde lan egiten jarraitu behar dela gaineratu du eta, beraz, 2021eko fiskalitate proposamenari zuzenketak aurkeztuko dizkiola iragarri du.

Asier Gonzalezek, EH Bilduko zinegotziak, gaur egin ditu adierazpenok, Bilboko Udaleko gobernu taldeak 2021eko udal zerga eta tasa guztiak izozteko asmoa duela iragarri ostean.

Ildo horretatik, iazko ordenantza fiskalak baliabide gutxien zituzten bilbotarrentzat kaltegarriak zirela adierazi du eta, aldiz, enpresa handiak saritzen zituztela. Hori dela eta, fiskalitate progresiboagoa lortzeko ekimenak aurkeztuko dituztela jakinarazi du, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.