EH Bildu Bilbok Xabier Otxandianoren, Garapen Ekonomikoko zinegotziaren, agerraldia eskatu du Areatzako irristaketa pistaren langileen lan baldintzei buruzko azalpenak emateko; izan ere, langileek orduko sei euroko soldata ez duina jasotzen dutenaren salaketa publiko larria zabaldu da sare sozialetan.
Asier Gonzalezek, EH Bildu Bilboko zinegotziak, azaldu duenez, jolas parke horren kudeaketa ProaSur enpresari esleitu dio Udalak, lehiaketa publiko bitartez. “Administrazio publikoak ProaSur enpresaren kudeaketa moldeen eta langileekiko harremanaren berri izan behar luke, hiritarren informaziorako eskubideen oinarrituta”, adierazi du.
Gonzalezek ohartarazi duenez, udal gobernuaren “ardura” eta “erantzukizuna” izan behar da “azpikontratatutako langileek lan baldintza duinak izatea”. “Udalak kontratu horiek zelan egiten diren kontrola behar du”, gaineratu du.