AKTUALITATEA


| 2021-07-23 12:24:00

EH Bildu Bilbok Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin bilera egin zuen atzo, haien beharrak eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko, hausnarketak elkarbanatzeko eta, horrela, elkarrekin lan egin ahal izateko, tokiko merkataritzaren egoera hobetzeko helburuarekin.

Bileran izan ziren Rosa Pardo Alde Zaharreko Merkatarien elkartearen presidentea, Janire Torvisco zuzendaria eta Luis Arbiol presidenteordea. EH Bilduren aldetik, Jone Goirizelaia eta Asier Gonzalez udal taldeko bozeramailea eta zinegotzia izan ziren.

Goirizelaiaren esanetan, bilera "oso positiboa eta emankorra" izan da; izan ere, Elkarteak "bere iritziak, kezkak eta ekarpenak helarazi dizkigu tokiko merkataritzaren egoerari buruz, eta hainbat gai jorratu ditugu, besteak beste, merkataritzarako eta ostalaritzarako bonuen kanpaina, Alde Zaharreko segurtasuna, batez ere gauez, eta Alde Zaharreko merkataritzaren sustatzeko neurriak".

Bonuen kanpainari dagokionez, merkatarien aldeko iritzia duela egia bada ere, Goirizelaiak esan du "argi" geratu dela "beste kanpaina bat martxan jarriz gero, finago jokatu beharko genukeela".

"Pandemiak gure kontsumo-ohiturak aldatu ditu, eta, ondorioz, sektore guztiak ez daude egoera berean; hori dela eta, Udalak etorkizunean ezarri beharreko laguntzak sektore bakoitzeko egoera zehatz horietara egokitu behar dira, eta horrela planteatuko dugu", adierazi du Goirizelaiak.

Azkenik, adierazi du EH Bilduk tokiko merkataritzaren alde lan egingo duela, inplikatutako elkarte eta eragileen eskutik, "behar duten horretan lagunduz eta gure babes osoa eskainiz