AKTUALITATEA


| 2022-06-17 12:13:00

EH Bilduk adineko pertsonentzako estimulazio kognitiboko tailerrak egiteko eskatu dio Bilboko udal gobernuari, estimulazio programen bidez funtzionamendu kognitiboa hobetzeko helburuarekin. Horrela, ekaineko Osoko Bilkuran eztabaidatuko den mozioa aurkeztu du.

Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, Bilboko biztanleen % 31k 60 urte baino gehiago ditu, eta % 9ak 80 baino gehiago. “Horrek erronka berriak dakarzkigu”, nabarmendu du, eta Bilbo zahartze aktiboa sustatzen duen adineko pertsonen hiri lagunkoia programari atxikita dagoela gogoratu du.

Halaber, esan duenez, gaur egun adinekoekin jarduera fisikoa egiteko programa bat dago, bereziki emakumeei zuzenduta, eta haien beharretara egokitutako jarduera fisikoa egin dezakete. «Horrela, narriadura funtzionalaren tasa murriztea lortzen da, bere gizarte-ingurunean integratzen jarraitzeko edota integratzeko aukera emango duen autonomia-mailari eusteko», gaineratu du.

Horregatik, Zubizarretak uste du “orain dela garaia beste urrats bat emateko” eta estimulazio kognitiboko tailerrak abian jartzeko, non estimulazio-jardueren bidez, memoria, arrazonamendua edo arreta trebatuko diren.

EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, tailerrak modu praktikoan egingo lirateke, irakurketa eta idazketa, kalkulua, orientazioa, edota soinuen, musikaren edo irudien errekonozimendua sustatuko lituzketen jarduerak sustatuz.

«Helburua funtzionamendu kognitiboa hobetzea litzateke, eta, horrela, autonomia pertsonala handitzea eta sozializazioa sustatzea, adinekoen narriadura eta isolamendua saihesteko», nabarmendu du.