Maiatzeko Udalbatzan EH Bilduko udal taldeak akordio bat lortu zuen BBK Live jaialdia ospatzen den bitartean, Masustegi, Monte Caramelo eta Altamira auzoetan jaialdiak eragindako afekzioak murrizteko eta bizilagunen eguneroko bizikidetza hobetzeko.
Horretarako, Bilbao Ekintzak eta inplikatutako udal arloek auzo elkarteekin lan egingo dute eta mugikortasuna, garbiketa eta segurtasuna, besteak beste, hobetzen ahaleginduko dira.