AKTUALITATEA


| 2022-05-27 12:55:00

Barakaldoko udal-gobernuak, Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Angel Madrazoren bidez, ziurtatu du legealdi honetan gazteei prestakuntzaz gain, herritarrei oro har eta MPI erabiltzaileei, azken hauen eskubideei eta betebeharrei buruzko informazio-kanpainak eskainiko diela Udalak.

EH Bilduk ekimen bat aurkeztu zuen maiatzeko osoko bilkuran, Amaia del Camporen udal-gobernuari eskatzeko zaintza-, kontzientziazio-, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egin ditzala, herritarrek jakin dezaten zeintzuk diren Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak behar bezala erabiltzeko arauak. Koalizio soberanistak adierazi zuen ibilgailu horien gorakadak zenbait arazo eragin zituela beste gidari eta oinezko batzuekin, eta kexa asko jaso zirela ibilgailu horiek espaloietan eta oinezkoentzako guneetan ibiltzen zirelako, nahiz eta debekatuta egon.