AKTUALITATEA


| 2022-10-27 18:00:00

Hezkuntza Bilgunea taldeak ekimen bat aurkeztu du gaurko osoko bilkuran eskola kontseilu bat aktibatzeko, herriko hezkuntza eragile guztien arteko koordinazio tresna gisa.

2001ean, Hezkuntza Udal-kontseilua deiturikoa sortzea onartu zen. 20 urte geroago, testuingurua desberdina izan arren, helburua antzekoa da. Azken urteotan gobernuak partekatu dituzten EAJri eta PSEri dagokie osoko bilkura akordio hori zergatik ez den garatu azaltzea.

Paper bustian geratzen diren akordioen aldeko apustua egiten jarrai dezakegu, edo aldiz, hezkuntza komunitateak luzatzen digun eskua hartu. Izan ere, hezkuntza-lege berria oraindik itxita ez dagoen arren, Eskola-kontseiluak aurreko legean jasota zeuden; egungo legearen zirriborroan jasota daude ere bai, eta indarrean daude gure inguruko beste udalerri askotan.

Kontrako botoarekin, EAJk eta PSEk entzungor egin diete Barakaldok hezkuntza arloan dituen benetako eta gaur egungo beharrei; bai eta ildo horretan aurrera egitea ezinbestekoa dela uste duten kolektibo askori eta atal hau lehentasunen artean jasotzen duen hurrengo lege bati ere bai.