Hiri-baratze ekologikoak egiteko egokiak diren lursail publikoen katalogoa egitea eskatzen duen ekimena erregistratu du EH Bildun ostegun honetan Barakaldon egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Esakera hau onartzeak, ustiategi gisa erabiltzea arautuko duen ordenantza edo erregelamendua egitea ahalbidetuko luke. Horrela azaldu du gaur goizean egindako agerraldi batean, Maria Solar bozeramaile barakaldarrak.
EH Bilduk eskaera hori justifikatu du, berdeguneen kantitatea eta kalitatea hobetzeko beharra argudiatuz. Solarrek adierazi duenez, ingurumen eta gizarte onurak lortzeaz gain, proposamen honekin hiri baratzeak landu ahal izateko gero eta handiagoa den eskaera sozialari erantzuten zaio. "Gainera, langabeen kolektiboek gero eta gehiago eskatzen duten, edo gizarteratzeari laguntzeko ere baliogarria den bitartekoak lortuko lirateke".