El Regato eta Gorostiza herrigune bereziak dira, eta beraz, beharrezkoa zen bi auzo hauek plan hau izatea. Bi auzoen aldarrikapen historikoa da, EH Bilduk jada bere Herri Programan jasotzen zuena. Hala ere, badira kontuan hartu ez diren hainbat alderdi garrantzitsu:
Lehenik eta behin, herritarren balizko ekarpenak jasotzeko partaidetza-prozesurik gabe idatzi da.
Dokumentuan ez dira identifikatu materia arriskutsuak garraiatzeko bideak, SuperSur autobidea alde batera utzita. Azpimarratu behar da duela gutxi, materia arriskutsuak zeramatzan eta istripua izan zuen ibilgailu batek isuri bat egin zuela urtegiko uretara, euri-uren irteera libreki erortzen baita Supersurretik urtegira.
Era berean, ez dira beste arrisku potentzial batzuk identifikatzen, adibidez: gas- adota hidrokarburo-eroanbideak, goi-tentsioko dorreak edo bi herriguneetako ondare historiko-kulturaleko elementuetan eragin litezkeen uholde-kalteak.
Azkenik, plan hau paperean onartzeaz harago, herritarrek modu erraz eta argian ezagutuko dutela bermatu beharko litzateke, planaren geroagoko sozializazioa bermatu beharko litzateke, modu erraz eta argian, biztanleriak gutxienez planaren alderdi funtsezkoenak eta garrantzitsuenak argi izan ditzan: gutxienez auzotarren elkarguneak, egungo errepideaz haraindiko larrialdietarako irteera-alternatibak, batzuetan Gorostizan uholdeengatik ere ez baita erabiltzen.