AKTUALITATEA


| 2019-05-20 10:06:00

Gaur goizean Ezkerraldeako hainbat enpresetako langileekin bildu gara: LaNaval, Dia%, Gorabide, etxez-etxeko laguntza, Lantegi Batuak... Enpleguaren egoeraz hitz egin dugu, eta gure hautagai berriek orain arteko izandako babesari eutsiko diote.
Industria birmoldaketa zela esan zuten, baina desindustrializazioa eta prekaritatea izan zen. Langabezi datuak oso altuak dira Barakaldon. PSE eta EAJren prekarietatea dakarren ereduan aurrean, guk bizitza duina nahi dugu langileentzat.
Industria birmoldaketa saldu zuten agintari eta arduradun politikoek, baina desindustrializazioa heldu zen. Egun eskualde honek Bizkaiko datu sozioekonomiko txarrenak ditu. Langabezia herri batzuetan %18a baino altuagoa da. Hori onartezina da.
Benetako industrializazio prozesu bat planteatzen dugu. Zailtasunak dituzten enpresa industrialentzako 50 milioi euroko funtsa martxan jartzea. Horrez gain, hemen egon diren lurzoru industrialak berriztatzea eta berreskuratzea proposatzen dugu
Industria garatuaren aldeko apustua egiten dugu. Bizkaian dauden enpresa industrialak ez joatea eta beste batzuentzat erakargarri bihurtzea. Horrela lortuko dugu Bizkaian bizi diren pertsona guztien ongizatea bermatuko duen ekonomia egonkor eta indartsu bat.