AKTUALITATEA


| 2024-02-21 13:31:00

EH Bilduk askotan adierazi du kezkatuta dagoela Barakaldoko ikastetxe publikoen egoerarekin: duela 5 urte Truebako Institutua eraitsi zutela eta behin-behineko konponbidean jarraitzen dugu; Gurutzetako institutuaren esparruan katak egin dira; Rontegiko jantokia aurreikusitakoa baino askoz beranduago hasi da eraikitzen, horrek dakarren guztiarekin; ez dira estalkiak egin aurreikusita zeuden eskolako patio askotan (Larrea, JR Jiménez, Munoa), eta, beraz, behin-behineko karpak egoten jarraitzen dute ikastetxe horietan.

Hori dela eta, abenduan, Hezkuntza Batzordeko mahaiari Jokin Bildarratz Sorron Hezkuntza kontseilariaren agerraldia eskatu zion gure legebiltzarkideak Ikoitz Arresek, Barakaldoko ikastetxe publikoen egungo egoera azaltzeko eta obra eta azpiegiturei dagokienez etorkizunean egingo diren jardueren berri emateko. Horrez gain, Barakaldoko eskola-mapa egiteko aurreikuspenik dagoen azaltzeko ere eskatu da.

Ekimen horren ondorioz, datorren asteazkenean, otsailaren 28an, Hezkuntza Sailburuak agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean, Barakaldoko bizilagunentzat berebiziko garrantzia duten gai horiek azaltzeko eta horiei erantzuteko.