AKTUALITATEA


| 2019-05-22 23:02:00

Kastrexana eta Burtzeña auzoetan propaganda banaketa bat egin ostean, Barakaldo udaletxerako hautagaia Iraide Kareagak agerraldi batean azaldu ditu EH Bilduk zerbitzu publiko eta enplegurako dituen neurriak. Kareagak bere hitzartea hasi du enplegua hiritarrentzat lehentasunezko kezka dela gogora ekarriz. Bere ustez, alderdi bikoitza dauka Barakaldon kezka horrek: “langabezi tasa altuari dauden enpleguen kalitate txarra gehitu behar baitzaio”. Horregatik, Kareagak adierazi du kalitatezko zerbitzu publikoak sortu eta eskaintzea dela politika publikoen zeregin premiazko eta garrantzitsuena EH Bildurentzat..

Lortu ahal izateko, udal zerbitzuen pribatizazio prozesua etetngo luke gobernutik EH Bilduk,“gure dirua berriro Barakaldorako izan dadila enpresa pribatuen mesederako izan beharrean” azaldu du Kareagak. Horrela, udal zerbitzu publikoen kudeaketa publikoa bihurtuko luke EH Bilduk, oraingo langile guztiak mantentzeko konpromisoarekin, eta lehentasunez udalekotuko luke: E.L.Z., Etxez etxe Laguntza Zerbitzua, menpekotasun egoeran dauden pertsonentzat zuzenduriko zerbitzua, T.A.O. zerbitzua, eta kirol, kultur, eta eskola udal zerbitzuak, administraritza pertsonalatik monitoretza zerbitzuraino. Era berean, Kareagak baieztatu du EH Bilduk proposatzen duela udal lan poltsa sortzea ordezkapenak eta kontratazio berriak kudeatzeko.

Bukatzeko, EH Bilduk planteatzen du lehiaketa publikoa izatea irizpide orokorra lan eta zerbitzu publikoak kontratatzerakoan, nahierarako kontratazioak saihesteko, eta halaber, gizarte klausulak betetzeko beharra eskatuko luke (ingurugirokoak, berdintasunakoak, hizkuntzakoak, soziolaboralak , ...) kontratazio publiko guztietan.