AKTUALITATEA


| 2022-06-23 08:38:00

EH Bilduk bere lokal berria inauguratu zuen atzo arratsaldean Barakaldoko Elkano kaleko 1. Zenbakian. Koaliziko oinarriek berriki izendatutako Bizkaiko Aldundirako zerrendaburua Iker Casanova barakaldarrak eta Maria Solar udal bozeramaileak hitza hartu zuten bertan antolatu zen ekitaldi politiko batean.

Ekitaldia urte politikoaren balantze txiki batekin hasi zen Maria Solar bozeramailearen eskutik, eta alderdi subiranistak Barakaldon eta Bizkaian dituen hurrengo erronken berri eman da. Ondoren, Iker Casanovak hartu zuen hitza, eta alderdi subiranistarentzat Barakaldok duen garrantzia azpimarratu zuen Casanovak, bai udalerria Ezkerraldeko traktore gisa duen dimentsioagatik, bai biztanleria-bolumenagatik. "Eskualde honetan EH Bilduren alde egitea ezinbestekoa da herri proiektu desberdin baten alde egin ahal izateko", adierazi zuen gaur egungo legebiltzarkide barakaldarrak.

Atzoko ekimenak jarraitzaile eta militante subiranista ugari biltzeko balio izan zuen, eta aitzakia bikaina izan zen komunitatean berriz elkartzeko.