AKTUALITATEA


| 2022-11-08 13:06:00

Gaur amaitzen zen hiriko baratze ekologikoak arauduko dituen ordenantza berriari alegazioak aurkezteko epea. EH Bilduk berriro azpimarratu du beharrezkoa dela hiri-baratzeak sortzeko erabil daitezkeen lursailen katalogo bat izatea. Alderdi subiranistak katalogo hau egiteko egindako proposamena talde guztiek babestu zuten osoko bilkuran. Hala ere, oraindik ez da egin.

EH Bilduk berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela lursailen katalogo hori izatea balizko hiri-baratzeetarako (kalitatea, kantitatea edo titulartasuna ezagutzea), horien erabilerak arautzeko araudia egin aurretik. Udalerriko errealitateari buruzko azterketa horri esker, jakin ahal izango litzateke ea baratzeak hartzeko udal-lurzorurik dagoen, ea lursail horiek hurbilekoak diren, hiriguneak edo landaguneak diren, ea leheneratzeko lurzoru degradatuak diren, irisgarriak diren edota zein auzotan dauden.

María Solar EH Bilduko bozeramaileak azaldu duenez, araudia onartu aurretik egin beharko litzateke katalogo hori. “Ez bakarrik errealitatearen azterketa bat izatea oinarrizko urratsa delako edozein proiektu abiarazteko orduan, baita hiriko espazio degradatuak berreskuratzeko ere baliogarria izango zelako, besteak beste”.