Duela astebete gure kezka azaldu genuen Gobernu Taldearen inplikazio faltagatik kirol politikaren inguruan.
Kirol arloko eskubideak aurten murriztu egin direla salatzeaz gain, Udal Gobernuaren ekimen eza azpimarratu genuen kiroldegian irekitako lan-gatazketan, instalazioen mantentze-lanen kudeaketa eskasan, eskola-kirolan edota dirulaguntzen politiketan.
Erantzukizun politikotik, Osoko Bilkuran lantzeko ekimen bat erregistratu genuen, gai hori agenda politiko publikoaren erdigunean jarriz. Osoko Bilkuran eskaera bat erregistratu genuen alderdi guztien elkarrizketarako gune bat ireki zedin, udal kiroldegietako monitore/sorosleek duten gatazkaren ondorioetatik abiatuta. Jendaurreko entzunaldiarekin.
Baina gaia ez da jaso datorren ostegunean egingo den Osoko Bilkurako gai zerrendan. Alkateak puntu hau osoko bilkurara ez eramatea erabaki du, nahiz eta garaiz eta behar bezala aurkeztu den. Arauen eta erregelamenduen interpretazioetatik harago. Ekintza hau Barakaldoko kirolaren benetako egoera eztabaida publikotik atera nahi duen mugimendu politiko gisa ulertzen dugu, Barakaldoko herritarren beharrei erantzun errealik eman gabe.