Maria Solar EH Bilduk Barakaldon duen bozeramaileak aurkeztu du datorren ostegunean egingo den ohiko osoko bilkuran aurkeztuko duten ekimena. EH Bilduk Gobernu Taldeari eskatu dio ahalik eta lasterren jar dezala palestinako bandera bat udaletxeko balkoian, palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta pairatzen ari den genozidioa salatzeko.
Solarrek adierazi duenez, “Azken egunotan mugimendu berriak ikusi ditugu Gazako egoeraren inguruan. EH Bilduk denbora darama salatzen Israel Palestinan egiten ari dena genozidioa dela. Joan den astean, NBEk Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independentearen bidez baieztatu duelarik”.
Ezkerreko zinegotzi subiranistak azpimarratu duenez, “Gazak laguntza eskatzen du, eta Palestinak duintasuna. Erakundeek nazioarteko zuzenbideak irekitako bideak ez dira nahikoak izan, eta gizarte zibila da elkartasun keinu handienak antolatzen dabilena. Flotilla, la vuelta, kontzentrazioak...”
Amaitzeko, adierazi duenez, “Barakaldo ez dago errealitate horretatik kanpo: gure udalerriak denbora darama elkartasuna adierazten hainbat ekintzaren bidez; eta guk geuk, herritarren ordezkari garen aldetik, hori bera Udaletxera ekarri nahi dugu ekimen honekin. Horregatik, Gobernu Taldeari eskatzen diogu Palestinako bandera udaletxeko balkoian jartzeko, beste hainbat Udalek egin duten bezalaxe”.