AKTUALITATEA


| 2022-03-31 20:00:00

Pentsiodunen Mugimenduari babesa eman diogu, banku pribatuek beren premien aurrean duten enpatia faltaren aurrean Udalak eragin dezan eskatzeko. Azaltzen dute ezen, sukurtsalak ixten diren bitartean, langileak kaleratzen diren bitartean eta jendearen arretarako ordutegia murrizten den bitartean, komisio «berriak eta handiagoak» ezartzen dietela. Eta lehen leihatilan egiten zituzten gestioak modu telematikoki egitera behartzen dituztela salatu dute, horrek sortzen dizkien zailtasunekin.

Banku publiko bat eratzeko beharra ere azaldu dute. Proposamen horrekin ados gaude, bat gatozelako gure herrialdean finantza-politikaren arloan erabakiak hartzea ahalbidetuko duen kontrol-alternatiba estrategikoaren beharrarekin; eta, aldi berean, euskal herritarren interesak eta eskubideak zainduko dituen alternatibarekin.

EH Bildu aurkeztutako zortzi akordioen alde agertu da, mozioa puntuka bozkatu baita. Puntuen erdia baino ez da onartu, batzuetan EAJk + PSEk, beste batzuetan EAJk + PPk eta besteetan PSEk+PPk atzera bota baitituzte.