AKTUALITATEA


| 2023-03-29 16:29:00

2020ko abuztuan EH Bilduk Trueba institutuko egoeraren inguruan azken galderak egin zituenetik hiru urte igaro dira eta Truebako proiektuak etenda jarraitzen du. Hezkuntza komunitateak ez du inongo informaziorik eta obrek paralizatuta jarraitzen dute. Denbora horretan guztian, Barakaldoko bigarren hezkuntzako ikasle askok udalerriko eremu zehatz batean pilatuta jarraitzen dute.

Ikaslegoaren egoeragatik eta lau urte baino gehiago abandonatutako orube horrek izan ditzakeen ondorioengatik kezkatuta, EH Bilduk hainbat galdera erregistratu ditu parlamentuan Hezkuntza sailburuari idatziz erantzun ditzan. Hala, alderdi subiranistak eraikin berriaren obraren hasiera eta bukaera noiz aurreikusten den galdetu du. Era berean, Hezkuntza Sailak ea Antonio Trueba BHIko hezkuntza komunitateari obraren informazioa helarazi dion jakitea eskatu du, eta era berean, “2019-2023rako Hezkuntza Azpiegituren Planean” jasota agertzen den Trueba ikastetxe berria eraikitzeko konpromisoari dagozkion azken informazioa ere eskatu du EH Bilduk Ikoitz Arrese parlamentariak erregistratutako galderen bitartez.

Ikusi Antonio Trueba BHI proiektu berriaren atzerapenei buruz erregistratutako galderak beheko ikonoan sakatuta