AKTUALITATEA


| 2019-05-29 14:33:00

Pasa den igandeko emaitzak espero zuten baino okerragoak direla onartu du EH Bilduk. Hala ere, zinegotzi bat eta mila bozka inguru galdu arren, EH Bilduk datozen lau urtetan Barakaldoko udalerrian sendotuta dagoen ezkerreko subiranotasunaren proiektua indartzeko gogor lan egiten jarraituko duela adierazi du.

“Barakaldorako beharrezkoa den proiektu baten alde aurrera jarraitzeko 5500 arrazoi baino gehiago baditugu” adierazi du María Solarrek. Hiri honek udal politiketan aldaketa sakona beharrezkoa duela pentsatzen dugu, eskuinera gehiago biratu arren, eta politika hauek pertsonak erdigunean jarri behar dituzte, Barakaldo solidarioagoa, jasangarriagoa, feministagoa, sozialagoa, eta oro har, Barakaldo justoago lortzeko bidean.

Zoritxarrez, oso gutxitan hitz egin da honi buruz kanpainan, eta EAJk polarizazioa bultzatu du jeltzaleen eta alderdi sozialistaren artean. “Bere lehentasunezko kidea izan den kontrako polarizazio taktiko hau ondo atera zaie” jeltzaleei eta emaitza bikainak atera dituzte igandean, “baliagarri” deitzen dugun bozka ugari hartuz, balizko PSEren gobernu bat, eta horrek Barakaldon suposatu duenaren aurka. 

Hala ere, emaitza hauek ez dutela alkatetza ziurtatzen Amaia del Camporentzat gogora ekarri du María Solarrek, eta elkarrizketak hasterakoan EH Bilduk bere atea zabalik duela programaren beste ardatz batzuen artean lan prekarietatearekin eta gazteen etxebizitza arazoekin bukatu, ingurugiroaren defentsan aritu, eta adinekoen bizitza duin baten alde egin nahi duen ororentzat