AKTUALITATEA


| 2022-06-10 10:02:00

Barakaldoko Emakumeen Etxeak nolakoa izan beharko lukeen irizpideak azaldu ditu EH Bilduk, eta Amaia del Camporen gobernuak Emakumeen Sailaren baliabideak leku berri batera eramango dituela iragarri besterik ez duela egin kritikatu du, Emakumeen Etxea leku huts bihurtuz, “emakumerik gabekoa, proiekturik, helbururik eta aurrekonturik gabekoa”.

EH Bilduk jakitera eman duenez, Emakumeen Etxea eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna bihurtzeko asmoz, hainbat proiektu ezagutu dituzte eta beste herri batzuetako teknikari eta talde feministekin hitz egin dute. Topaketa horien ondorioz, alderdi soberanistak bi bideo argitaratu ditu You Tubeko bere kanalean, non Emakumeen Etxearen bi adibide aurkezten dituen. Era berean, joan den ekainaren 3an topaketa antolatu zuen eragile eta militante feministekin, "Barakaldo"; Emakumerik gabeko Emakumeen Etxea? izenburupean

Eraldatzeko hausnarketak. Barakaldo: emakumerik gabeko Emakumeen Etxea? Ondarroako Etxelilaren adibidea:  https://youtu.be/Z1LUJASSr4g

Reflexiones que construyen 2022. Barakaldo. ¿Una casa de las mujeres, vacía de mujeres? El ejemplo de Koloretxe en Bilbo. https://youtu.be/GKMDeFnt37s