AKTUALITATEA


| 2024-03-22 16:51:00

Gaur, Barakaldoko Udaleko Ogasun-Komisioa izan da. Gobernu-taldeak, otsailaren 23an egindako komisioan gai-ordenatik kanpo, aurkeztutako aurrekontu-proiektuari zuzenketak egiteko unea agertu du.

Bilera honetan, oposizio-alderdiek (EH Bildu, Elkarrekin eta PP) jarrera kritikoa mantendu dute proiektuaren jatorrizko onespena berretsi gabe. Ezin izan dietenez 2024.urteko aurrekontuei proposamenik egin, bozketan parte ez hartzea erabaki dute. Hiru alderdiek baieztatu dute “elkarrizketa-borondarterik eza, herritar guztientzat Aurrekontuak hobesten dituzten  zuzenketarik onartzeko prestasunik gabe eta inolako akordiorik lortzeko gogo barik, EAJ-PSEk “pendrive” batean aurkeztu ziguten proiektua, inolako jarraibide ezta aurkezpenik ere egin gabe. Era berean, ulertu behar izan genuen 15 eguneko epea geneukala zuzenketak egiteko”. “Demokratiko eta partehartzaile” ez den portaera horren  aurrean  prozedurari abalarik ez ematea erabaki dute. Bide hori “antzerki-lan hutsa” baino ez da, eta herritarrei ez ezik oposizioko partiduei ere errespetu-falta erakusten die. Gainera, argi ikusten da Udal honen barruko bizitza nolakoa den: “itxia eta parte-hartze gabekoa”.

2016.urtetik aurrera, Amaia del Campok Udal hau gidatzen du alkate moduan jeltzale eta sozialisten arteko segidako akordioei esker. Akordioak gainontzeko alderdi politikoak baztertzen ditu. Oposizioaren arabera “akordioak ez du partaidetza demokratikoa bermatzen partidista delako. 2016.urtetik,  EAJkedo PSEk egin dituzten ekarpen edo zuzenketak baino ez dira baietsi. Horrek 350 zuzenketa ez onartzea suposatzen du”.

Hala ere, gaur EAJ-PSEk euren aurrekontuak izango dituztela baieztatu behar dugu. “Barakaldoko aurrekontuak ez dira herritar guztientzat izango” azpimarratu dute. “Oposizioa gogaituta dago Barakaldoko Udalak ez duelako elkarrizketa, kontsentsu ezta akordiorik ere errazten, gure eskualde edo herrialdearen gainontzeko herrietan gertatzen den bezala.

Hautetsontziek eman diete errepresentazio legitimoa, horregatik  ez dute  euren boto-emaile eta auzokideekiko  hartu duten konpromisoa saihestu nahi. Parte-hartzeak oztopoak izan arren, oposizioak  berezko proposamenak aurkeztuko ditu, norberak bere ikuspuntutik, baina helburu bakar eta komunarekin: “benetako politika EAJ-PSEren errealitatearen antitesia da” erantsi dute.