Euskal Herria Bilduk aurkeztu ditu bere udal proposamenak kirol arlorako Barakaldon, eta horien artean nabarmentzen da Etxatxu kaleko 33. eta 35. zenbakietan hamarkadetan utzita dagoen, Arrontegi auzoa berrurbanizatu zenetik hain zuzen ere, azpiegitura berreskuratzea. Igerileku olinpikorako zuzendu zen bere garaian eremu hori, baina “beste hainbat agintza bezala”, inoiz ez da bete adierazi du Iraide Kareaga hautagaiak. EH Bilduk azpiegitura horretan patinai pista, eta eskalada-murru, besteen artean, izango duen kirol gune muntifuntzionala sortzea proposatzen du.
Ur-jarduerak sustatzea ere bai planteatzen du EH Bilduk, arraunketa praktikatzeko behar den hornikuntzarekin, “itsadarreko bi aldeetako arraun klubarik ez duen udalerri bakarra baikara”, eta piraguismo bezalako kirolak ere sustatzea. Horretarako Portuko dartsena berreskuratzea formulatu du EH Bilduk, itsasadarrari begira zegoen herria baitzen Barakaldo, industriaren aurrean. “Orain, itsadarra herrian integratu nahi dugu” esan du Kareagak.
Azkenik, alderdi soberanistak udalerrirako kirol-plangintza osoa sortzea ere proposatzen du. Horretarako, azpiegituren auditoria bat egitea nahi du gabezia guztiak zerrendatzeko asmoz. Kareagak bere agerraldia bukatu du azalduz “kirolaren kontzeptu murriztutik kirola praktikatzen duen jendarte aktiboa, eraldatzailea, askatzailea eta kritikoa osatzera” jausi nahi duela EH BIlduk, gure herriaren kultura barruan duen funtsa kontuan hartzekoa baita.