AKTUALITATEA


| 2022-07-18 11:58:00

1- Zaraia-Gorbeia

Oinezkoen espaloiak hobetzea irisgarritasuna bermatzeko eta ibilbide logikoak egiteko: ingurua txukunduz eta aparkaleuak bermatuz.

2- Loramendi

Kalea konpontzea, eta hori egiterakoan, kale osoaren kota (altura) igo portalen sarrerak koska barik geratzeko. Horrela atarteetan dauden eskaloiak kenduko liratezke.

3- Erreka ondoko bidea

Erreka ondoko paseoa konpondu beharrean dago; aukera ezberdinak egon arren, hobetzea izan behar da helburua.

4- Gipuzkoa plaza. Gure estali bat.

Aretxabaletak espazio estalia behar du. Txintxaunak izateaz gain, jolaserako eta hainbat jarduera egiteko erabil daitekeen espazio bat. Ondoko etxebizitzak errespetatuz, auzoari eta herriari topaleku bat eskainiko dion espazio bat  proposatzen dugu.

Gipuzkoa plazak aukera ugari ditu: herritarrekin garatu beharko direnak. Portasolen ekintza kuluralak egitea, azokak... auzoaren bizitza handituko litzateke. Auzoarentzako aukera bikaina da!

5- Araba ibilbidea

Kotxeen abiadura gutxitzeko helburuarekin aparkalekuak sortzea proposatzen dugu eta auzo osoa erdialdekin lotzeko, bidegorri bat.

6- Auzo lokala

Auzoan erreferente izan daitekeen lokal bat auzotarren esku: jaien antolakuntzetarako, auzotarrak batzeko, hitzaldiak egin,...

7- Zarataren kontrako panelak

Sahiesbidearen ondoan dauden etxeek itzelezko zarata jasotzen dute. Diputazioari eskatuko diogu hori gutxitzeko panelak jar ditzaten.