AKTUALITATEA


| 2023-01-09 11:51:00

Bi dira gobernuarekin lortu ditugun eta dagoeneko gauzatu diren azken akordioak. Bi akordio horiekin oso harro gaude, jendearen bizitzan eragin handia dutelako.

Lehenengo akordioa, urtarrilaren 1etik indarrean dagoena, kiroldegiko abonuetan hobariak aplikatzearekin lotuta dago, diru-sarreren eta familia-unitateko kideen araberakoa dira.

Hobari horiekin, diru-sarrera nahikorik ez duten Aretxabaletako familia askok aukera izango dute, nahi izanez gero, kiroldegian sartzeko: orain arte ez bezala. Hainbat hobari dituen taula bat da, baina, hala ere, urte honetan izango duen eragina aztertu ondoren, zabaltzeko bokazioa du.

Gainera, % 25 murriztu da, oro har, kiroldegiko kuota 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat.

Bestalde, urteak daramatzagu eskatzen udalak benetako berdintasun-politikak txerta ditzala udal sail eta ekintza guztietan. Ez dugu uste Udal Gobernu honek une honetan duen konpromisoa nahikoa denik, uste baitugu egoerak jauzi kualitatiboa behar duela.

Horregatik, baliabide gehiago eskatu ditugu udaletik politika eraginkorrak bultzatu ahal izateko. Eta guztiz nahikoa ez bada ere, berdintasun-teknikariaren dedikazioa handitzea lortu dugu, emakumeen eta LGTB+ kolektiboaren eskubideen inguruko politika eraginkorrak abian jarri ahal izateko.

Akordio horiek erakusten dute aurrera egin nahi denean eta borondatea dagoenean, posiblea dela. Gure aldetik, lanean jarraituko dugu udal politikan hobekuntza txiki eta handiak ezar daitezen.