AKTUALITATEA


| 2023-03-02 12:54:00

Onartu berri diren 2023 urterako aurrekontuetan, EH Bilduk aurkeztutako emendakin bati esker, 106.000€ partida bat sortu da Udalak etxebizitzak erosi eta alokairu programa propio bat garatzeko helburuarekin.

EH Bilduren ustez, bi alderdien arteko adostasunari ezker, bide berri bat zabaltzen da Aretxabaletan etxebizitzak atxabaltar guztion esku egoteko.

Baina egoera kontestuan jartzeko datu batzuk aipatzea komenigarria da:

  • Gaur egun Aretxabaletan 170 inguruko etxebizitza hutsik daude (baserri auzokoak kenduta).

  • 160 pertsona daude Alokabiden izena emanda eta 24 etxebizitza daude programaren barruan.

  • Alokairuzko etxebizitza lortzea ia ezinezkoa da gaur egun eta prezioak oso altu daude.

Egoera honetan, herriko adin ezberdineko pertsona askorentzako ezinezkoa da etxebizitza bat lortzea. Egoera jasanezina egin da hainbat pertsona eta familientzako.

Konsziente gara, proposatu den Udal Alokairuzko programarekin ez dela nahiko izango eta etxebizitza hutsen arazoari irtenbidea ematea ezinbestekoa izango dela. Horretarako, beste ideia batzuk baditugu eta garatzea da gure asmoa.

Baina, zer da EH Bilduk proposatzen duena?

10 urtetan, 15 etxebizitza erosi eta alokairu publikoaren programa bat garatzea da proposatzen duguna. Horretarako, inbertsio plan bat garatu dugu, epe horretan, 2M€ko inbertsioa aurreikusten duena.

Alokairu Programa honek egoera ezberdinei erantzuna emateko helburua du. Hau da, familiak, gazteak edo/eta norbanakoak dituzten behar ezberdinei erantzuten dituzten etxebizitza ezberdinak edukitzea da asmoa.

Programa honen bidez, errentaren araberako alokairua ordainduko litzateke.

Beraz, balorean jarri nahi dugu eman den pausoa eta denon arteko adostasunarekin ematea are gehiago. Guk, soluzioak ematen jarraituko dugu.