AKTUALITATEA


| 2023-05-11 13:54:00

Euriaren beharra nabaria da azken hilabetetan, egoera kezkagarria benetan. Dena dela, badirudi hurrengo astetan euria barra barra egingo duela. Maiatza euritsu dator, ze ondo!

Maiatza ekintzaz betetako hilabetea da Aretxabaletan; eragile ugarik zein Udalak berak hainbat ekitaldi, jai, ospakizun,… egiten dituzte. A ze buru-hausteak eguraldi txarrarekin ekitaldiak aurrera ateratzeko!

Badago ere umeen aisialdirako neguko espazio beharrak, txintxaun estaliak; eta zer esanik ez, eskoletako jolas orduan euria egiten duenean kanpoan egoteko aspaldiko eskaera.

Bada garaia herrian asteleheneko azoka duindu eta eguraldi txarrarekin eroso egoteko ere!

Espazio horiek guztiek bizitasun gehiago edukiko lukete baldintza hobeak egongo balira, gune estaliak edukiko bagenitu herrian.

Bide horretan doa EH Bilduren proposamena. Herriko espazio ezberdinetan nahi ditugu aukerak horiek sortu gune batzuk estaltzen. Betiere eragile, hezkuntza komunitateak eta herritarrekin adostuta non, zelakoak eta zertarako izan behar diren.

Gure konpromisoa proiektu horiek egin eta gauzatzea da.