Andramaritik datorren trafikoa eta Araba Ibilbidetik datorrena elkartu egiten dira eta trafiko handia sortzen dute Iralabarri eta Bazabeazpi arteko kalean. Trafiko horren ondorioz, Ikastolaren ondoko zebrabidea oso arriskutsua da. Are gehiago, batez ere haurrek asko erabiltzen duten zebrabidea denean.
Pasabide horretan segurtasuna nabarmen handitzeko asmoz, zonan aldaketa batzuk egitea proposatu dugu.
Proposatzen dugun lehenengo aldaketa zebrabide hori espaloiaren altueraraino igotzea eta kale horren noranzkoa aldatzea da.
Norabide-aldaketa horren ondorioz, Andramaritik datorren trafikoa Araba ibilbidetik igoko litzateke, eta Azbeko biribilgunerako irteera errazteko, Iralabarri eta industrialdearen arteko kalea bi norabidetan bilakatuko litzateke.
Aldaketa horiek egitean, Iralabarriko Araba ibilbidearen zentzu bikoitzak logika guztia galduko luke, ezin izango bailitzateke inora joan. Hori dela eta, kale hori norabide bakar bihurtuko litzateke, eta horrekin 18 aparkaleku-ilara gehigarri lortuko lirateke (orain Belorrietako U aldean daudenak baino 10 gehiago).
Kale horretan zebrabide berri bat jartzea ere proposatzen dugu.
Horrekin guztiarekin, esan dugun bezala, Iralabarri eta ikastetxearen arteko pasabideen segurtasuna nabarmen handitu nahi dugu.
Baina proposamen honekin aurrera jarraitu ahal izateko zure iritzia entzun nahi dugu eta horretarako ehbildu@aretxabaleta.eus helbidera edo 688 82 65 81 telefonora idaztera gonbidatzen zaitugu.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.