Araba

Asparrenak herri-baratzen komunitarioak erabiltzeko prebentzio neurriak hartu ditu

Negutegian gehienez bost erabiltzaile egon ahal izango dira batera eta sotoaren garbiketa enpresa profesional baten esku egongo da

| 2020-04-22 12:28:00

Aste batzuk itxita egon ondoren, Asparrenako herritarrek berriro erabil ditzakete Udalaren baratza komunitarioak. Hori bai, COVID 19ren krisia amaitu arte indarrean dagoen araudi berriarekin egingo dute. Izan ere, Asparrenako Udalak herri-baratzen komunitarioak erabiltzeko prebentzio neurriak hartu ditu. Ondorioz, hemendik aurrera pertsonak bakar bat joan daiteke garrantzitsuak diren lanak egiteko eta beharrezkoa den denbora erabili beharko da, hau da, ezin izango da egunean behin baino gehiagotan joan. Segurtasun distantzia minimoa mantendu beharko da, eskuak ondo garbitu eta erreminta komunitarioak erabiliz gero desinfektatu beharko dira aurretik eta ondoren.

Negutegiak erabilpenerako neurri zorrotzagoak izango ditu lekua itxita dagoelako. Kasu honetan maskarilen erabilpena gomendatzen da negutegiaren barruan eta eskularruen erabilpena derrigorrezkoa izango da. Gehienez, 5 erabiltzaile egon daitezke negutegi bakoitzaren barruan eta inoiz ez bi leku jarraituetan, segurtasun distantziak mantentzeko helburuarekin. Hau errazteko, whatsapp taldea erabiltzea gomendatzen da, ordutegiak antolatze aldera.

Duela egun gutxi batzuk, alarma dekretuaren azken eguneraketaren ondorioz, baimendu zen baratzetara joatea. Egoera berria ikusita herri-baratza komunitarioa erabiltzeko araudi berezia onartu du Udalak. “Baratza partikularra dutenek ez dute arazorik izango lantzeko beti ere herrian bertan badaude baina besteotan gutxieneko arauak zehaztea beharrezkoa ikusi dugu”, azaldu du Txelo Auzmendi Asparrenako alkateak.

Gogora ekarri duenez, duela hamarkada bat baratza komunitario horiek martxan jarri zirenetik, oso harrera ona izan dute herritarren artean. Guztira, Udalak 20 ortu daude eta guztiak okupatuta daude. Gainera, baratza ekologikoak dira, eta debekatuta dago pestizidak eta intsektizidak erabiltzea. "Horrelako egoera batean begi onez ikusten dugu gure auzokideek baratzeak berriz erabili ahal izatea, sasoiko produktuak, bertakoak eta ekologikoak ekoizteko eta kontsumitzeko", nabarmendu du Auzmendik.

Ortuen gune guzietan eskularruak erabiltzea beharrezkoa da eta latez, nitrilo edo plastikozkoak erabiliz gero errefusaren kontenedorean botatzea eskatzen da, ahal izanez gero, poltsa baten barruan.

EH Bildu-k kezka agertu du Indesa-ren egoeragatik eta Foru Gobernuari galdetu dio zer neurri hartu dituen langileen babesa bermatzeko

Claudia Venceslao: "Ezin dugu onartu, borondate politiko faltagatik, hilabete hauetan nomina murriztua duten familiak egotea. Behar diren neurri guztiak hartu behar dira inork diru-sarrerarik ez izateagatik zaurgarritasun-egoerarik izan ez dezan”

| 2020-04-21 09:02:00

EH Bildu-k galdera sorta bat erregistratu du Arabako Batzar Nagusietako mahaian, Indesako langileen egoera ezagutzeko.

Claudia Venceslaok Indesa-ko langileek erabiltzen dituzten babes-ekipamenduei buruzko informazioa ere eskatu du: "Onartezina da alarma-asteak igaro ondoren oraindik ere langile batzuek maskarak eskatu behar izatea: ez zaizkie ematen. Badakigu egoitza-zentroetan lan egiten duten Indesa-ko langileek ez dituztela Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko langileen babes-ekipamendu berberak", salatu du batzarkideak.

Horri guztiari, jakina denez, EH Bildu-k gogorarazi du foru egoitza batean lan egiten duten Indesa-ko langileek asteak itxaron behar izan dituztela COVID-19ko diagnostiko proba egin arte.

 

Bestalde, Indesa-ko enpresa batzordea osatzen duten sindikatuak haserre daudela adierazi diote EH Bildu-ri, martxoko nomina ez delako %100ean osatu, eta familia asko 500 euroko soldatarekin utzi dituztelako.

 

Hori dela eta, EH Bilduk galdetu du zeintzuk izango diren Ongizate Sailak hartuko dituen neurriak pertsona horiek nominaren %100 kobratuko dutela bermatzeko.

 

"Ezin dugu onartu, borondate politiko faltagatik, hilabete hauetan nomina murriztua duten familiak egotea. Behar diren neurri guztiak hartu behar dira inork diru-sarrerarik ez izateagatik zaurgarritasun-egoerarik izan ez dezan”, ondorioztatu du Venceslaok.

 

ALBISTEAK

EH Bilduk egoitza publiko eta txikien eredua eta langileen lan baldintza duinak aldarrikatu ditu

2020-07-03 10:51:00

Mikel Otero: "Etorkizun hobe bati ateak irekitzeko, faxismoa behin betiko baztertzeko, XXI. mendeko erronka handiei aurre egiteko, ingurumen politika eraldatzailea garatzeko, ezkerreko botoa, boto ekologista, boto feminista, langileen botoa, boto eraldatzailea EH Bildun batu behar da"

Mikel Otero: “Uztailaren 12an boto jasangarri eraginkor bakarra EH Bildurena da”

2020-07-02 10:56:00

EH Bilduko Arabako zerrendaburuak gaur arratsaldean Salburuan aldarrikatuko du EH Bildu dela ezkerreko alternatiba sinesgarri baten buru izateko gai den indar bakarra, pertsonak politiken erdigunean jartzeko proposamen zehatzak dituena.

Gasteiz eta Araba automobilgintzaren sektorearen birmoldaketaren aitzindari izatea nahi du EH Bilduk

2020-07-01 11:36:00

Gaur arratsaldean, Gasteizen, Mikel Otero Arabako hautagaiak "Euskadi ZERO KARBONO 2040" ekimena aurkeztuko du, datorren legegintzaldirako 800 milioi euroko inbertsioa jasotzen duen klimarekiko konpromisoa eta 2030erako CO2 isurketen % 50eko murrizketa.

Mikel Otero: “Egia, justizia eta erreparazioa biktima guztientzat. Denentzat. Hori da gure konpromisoa”

2020-06-30 10:31:00

Gaur arratsaldean, Bastidan, Mikel Otero Arabako hautagaiak azpimarratuko du, "EH Bildu hitzezkoa da, egiten duena esaten du eta esaten duena egiten du", eta, oraingoan, uztailaren 12ko hauteskundeetan eskuin muturra hutsean uzteko lanean jarraituko du.