Gasteiz. 2025-07-11. Fronte Popularraren inguruan osatutako koalizio errepublikarraren gobernu legitimoaren aurkako estatu-kolpe militarraren 89. urteurrenaren testuinguruan, EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak EQUO eta Sumar Mugimendua alderdiek elkarretaratzea antolatu dute altxamendu militarra gaitzesteko eta klabe errepublikazalean prozesu herrikoi eta demokratiko bat irekitzeko. Horrela, datorren uztailaren 18an, ‘Contra la impunidad franquista Errepubilkak eraiki' lelopean elkarretaratzea egingo dute Katedral Berriaren aurrean, arratsaldeko 19:30ean .
Estatu-kolpe hura gaitzesteko ekintza horren bidez, diktaduraren, jazarpenaren, askatasunik eta justizia ezaren 40 urteak salatuko dira, baita gerora etorri ziren ahanzturaren eta bidegabekeriaren hamarkadak eta krimen horiengatik dagoen zigorgabetasuna ere. Deialdia egin duten alderdiek nabarmendu dutenez, etorkizunak izaera plurinazionaleko bloke historiko aurrerakoi bat eratzea eskatzen du, botere-egiturak demokratizatzeagatik, zigorgabetasunaren eta ustelkeriaren aurka, eta, horregatik, datorren ostiralean, uztailaren 18an, berriro eskatuko dute egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeen nazioarteko printzipioak betetzea.