Araba

Albisteak

Zuiak udal zerga eta tasen kobrantza aldi baterako eten du eta hainbat prezio publikoak egokitu ditu


Udalerriko saltokiei, langile autonomoei eta enpresei lagundu ahal izateko tresna eta formulak aztertzen ari da

| 2020-04-01 17:25:00
Koronabirusaren izurriteak sortutako krisia dela eta, Zuiako Udalak aparteko hainbat neurri hartu ditu, Zuiako gizarteari alor guztietan babesa emateko.
 
Hala, udal zerga eta tasen kobrantza aldi baterako etengo daMusika-Eskolaren, zaintzaren eta kirol jardueren prezio publikoei dagokienezez dira martxoko kuotak igorriko, ezta egoera honek eragiten dien hilabeteetakoak ere.
Gainera, Zuiako Udalak bere esku dauden tresna juridiko-administratiboak aplikatuko ditu, lan egiten duen zerbitzu-enpresetako langileen enplegua eta baldintza berberak bermatzeko. Eta udalerriko saltokiei, langile autonomoei eta enpresei lagundu ahal izateko tresna edo formularen bat abiaraztea aztertzen ari da.
 
Unai Gutierrez Urkiza EH Bilduko alkatearen hitzetan, "bizitzen ari garen salbuespenezko egoeraren aurrean, herritarrengan, oro har, familian, ekonomian, gizartean eta lanean dituen eraginak arintzen saiatu behar dugu, norbanakoaren eta komunitatearen osasuna beste ezeren gainetik lehenetsiz. Administrazio publikoa garen aldetik, gure udalaren egoera ekonomiko onak ahalbidetzen digun baliabide oro zuiarren eskura jarriko dugu".

Hartutako neurri guztiak, xehetasun gehiagorekin, www.zuia.eus udal webgunean ikus ditzakezu.
Eta hurrengo estekan ere bai: https://mcusercontent.com/dce2bcca427bcef27604584a8/files/d5d8e959-d748-4e12-9462-92539a0f4c73/Bando_30_marzo_2020.01.pdf