AKTUALITATEA


| 2020-02-01 12:08:00

EH Bilduk gaur Arabako 50 bat hautetsi publikoak Bildu ditu gaur Gasteizen legealdiari behira estrategikoak diren hiru lan lerrori buruz hitz egiteko: toki erakundeen ahalduntzea, ingurumena eta tokiko garapena eta gizarte zerbitzuen prestazioa. Eztabaida horren ondorioz, EH Bilduk zerbitzu sozial publiko eta kalitatezkoak bermatuko dituen eztabaida bat irekitzea proposatu du. Helburu horrekin, Arabako Batzar Nagusietan ponentzia bat sortzea planteatuko du, eztabaida “lasai eta eraikitzailea” bati ekin ahal izateko, sektorean lan egiten duten eragileekin batera.

 

Arlo horretan Arabak dituen erronka berriei erantzun ahal izatea nahi du EH Bilduk.  Horien artean, populazioaren zahartzea, menpekotasun berriak, buruko gaixotasunen gorakada eta dibertsifikazioa, pobreziaren kronifikazioa eta klase sozialen estratifikazio aldaezina, besteak beste daude. “Arabako gizarte zerbitzuen egoera oso kezkagarria, ez die egungo beharrei erantzuten eta zaila izango du etorkizuneko erronka berriei erantzutea aurretik sakoneko eztabaida bat ematen ez bada”, aurreratu dute Claudia Venceslaok eta Luis Maria Salgadok.

 

Zentzu horretan, aurrekonturik ezak eta Foru Gobernuen interes ezak zerbitzuen prestazioan "inboluzio larria" eragin dutela gogorarazi dute. Arazoen artean aipatu dituzte, besteak beste, zainketen lanaren prekarizazioa, adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen arretan itxarote-zerrendak, egoitza-plazen eskasia, gizarte-bazterkerian dauden pertsonak artatzeko baliabiderik eza, edo herrien autonomia falta, euren eskumeneko zerbitzuak kudeatzeko orduan.

 

Hori dena, Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren egoera ahaztu gabe, arlo guztietan (familia eta haurtzaroa, adineko pertsonak, desgaitasuna, interbentzio soziala…) gabeziak eta defizitak antzeman direlako.

 

Hori gutxi balitz, gaur egun oraindik ere ez-betetze larriak daude Gizarte Zerbitzuen Legearen (2008) eta 2016-2019 Plan Estrategikoaren ondorioz Araban egon behar duten zerbitzuei dagokienez. Horien artean, aipatzekoak dira Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren ordu kopurua %15a igotzea, adikoentzako 400 plaza berri sortzea, gaueko arretarako plaza berriak sortzea, 42 plaza berri zentro okupazional batean, desgaitasuna duten pertsonentzako 50 egoitzetako plaza, buruko gaixotasunentzako 25 plaza, familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak, eta eguneko zentroko eta egoitzetako 134 plaza sortzea gizarte-bazterkerian dauden pertsonentzat.

 

"Bistan da 2016-2019 Plan Estrategikoa ez dela bete, eta dagoeneko iragartzen dute 2020 beste urte zuri bat izango dela. Orain, EAJren foru gobernuak beste plan estrategiko bat hitzematen du, baina asko beldur gara bete gabeko konpromiso berberak errepikatuko direla”, aipatu dute Salgadok eta Venceslaok.