AKTUALITATEA


| 2025-10-23 07:29:00

Aste honetan, Garnica Taldeak Maderas de Llodio fabrikako 35 langile kaleratzen hasi da, Aiaraldetik ekoizpenaren % 40 gutxienez eramateko asmoarekin. Egoera horren aurrean, EH Bilduk Maderas de Llodio enpresaren kaleratzeak gaitzetsi ditu eta Aiaraldeako enplegu suntsiketaren aurkako neurriak eskatu ditu. Horretarako, mozioak erregistratu ditu Aiaraldeako udalerrietan, lantegiaren deslokalizazioa arbuiatuz, Maderas de Llodioko langileei babesa emanez eta Aiaraldea enplegua ez suntsitzeko neurriak eskatuz.

Ez da egoera hau ikusten dugun lehen aldia, horren jakitun, EH Bilduk 2018an Eusko Legebiltzarrean Aiaraldea Suspertzeko Ponentzia sortzea proposatu zuen. Ponentziatik sortutako epe labur eta luzerako Inbertsio-Planek 45 milioi eurotik gorako inbertsioa jasotzen dute. 2022an abian jarri zirenetik ez du erakutsi Aiaraldea suspertzeko urrats egokiak eman direnik, nahiz eta kontrol zorrotza egin dugun.

"EH Bilduk kezkaz ikusten du Aiaraldean enplegua nola suntsitzen ari den, elkartasuna adierazten diegu Maderas de Llodioko langileei eta Garnica Taldeak egin nahi dituen kaleratzeak gaitzesten ditugu" nabarmendu du Laudioko alkate Ainize Gastakak. "Eusko Jaurlaritzari eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiei exijitzen diegu, Aiaraldea Biziberritzeko Planak garatuz, Aiaraldean enplegu gehiago ez suntsitzeko beharrezko neurriak har ditzatela, eta eskualdea benetan suspertzeko joera har dezatela", zehaztu du Gastakak.