AKTUALITATEA


| 2022-05-04 09:44:00

Zalduondoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu dio Araiako osasun zentroko ordutegiak, arreta egunak eta guardiak berreskuratzeko, baita medikuaren hitzorduen atzerapenarekin amaitzeko behar diren bitartekoak jartzea ere. Hala jaso da atzo Udalbatzak atzo bertan onartutako mozio batean. Izan ere, testuan jasotzen den bezala, Aguraingo osasun-zentroko profesionalen kopurua “nabarmen” murriztu da, eta horren ondorioz, eskualdeko gainerako anbulategietan guardia-zerbitzua kendu da, egun batean murriztu da asteko arreta eta hitzordu bat izateko itxaronaldia luzatu da.

Zalduondoko alkate Gustavo Fernandez Villatek nabarmendu duenez, egoera horrek ondorio larriak ditu, bai kopuruan, bai arretaren kalitatean ere. Halaber, azpimarratu du herritarrek Udalera jo dutela, beren egonezina eta osasun-arretaren narriadurarekiko kezka erakutsiz. “Alde batetik, gaizki artatuak sentitzen gara, eta, bestetik, badakigu profesionalak erabat gainezka daudela eta horrek eragina duela zerbitzuaren kalitatean. Adineko jende asko bizi den landa-populazioa gara, eta hori ere kontuan hartzeko modukoa da ratio egokiak kalkulatzeko orduan”, gaineratu du.