AKTUALITATEA


| 2024-09-30 10:17:00

Arabako Lautadako Kuadrillak sexualitateari buruzko informazio-gune bat irekiko du urriaren 2tik aurrera, Arabako Lautadako biztanle guztiei zuzenduta. Guneak banaka, bikoteka edo talde txikitan artatuko du. Informazio gunea EMAIZE zentro sexologiakoaren ardurapean egongo da.

Ekimen honen bidez, informazio profesionalaren bidez, emakumeen, neskatoen, mutikoen eta lgtbiq+ populazioaren aurkako sexu-indarkeriak prebenitu nahi dira.

Programa hori martxan jarriko da ikuspegi feministatik: alde batetik,  sexualitatea pertsona bakoitzak sexualitatea subjektu sexuatu gisa bizitzeko duen modu gisa ulertuta, sexualitatea pertsona dauden adina bizitzeko modu daudela kontuan hartuta; hau da, sexualitatearen bizipena errepikaezina da, Identitate, gorputz, desio, adierazteko modu, erlazionatzeko modu eta jokabide erotiko desberdinetako izaki sexuatuak gara. Beraz, denok pertsona bereziak eta anitzak gara. Beste aldetik, sexualitatea bizitzeko eta inposatzeko eredu heteropatriarkala errotik zalantzan jarriz.

Informazio-gune horrek arreta eskainiko die pertsona guztien sexualitateei (pluralean); hau da, nork bere burua ezagutzea, nork bere burua onartzea eta askatasunez eta errespetuz adieraztea sustatuko du, norbanakoaren ongizateari laguntzeko, bai eta pertsona guztien bizikidetza sinergikoari ere, eremu intimo zein publikoetan.