AKTUALITATEA


| 2024-12-16 11:53:00

Alegazioek, oro har, irizpide nagusi bati erantzuten diote: zentro osoak ituntzea, plaza zehatzen ordez, erabiltzaileen arteko zaintza-berdintasuna eta langileen lan-baldintzen berdintasuna bermatzeko

Araba. 2024-12-16 | EH Bildu Araba batzarkide taldeak zentro pribatuetan egoitza-plazak ituntzeko Foru Dekretuaren proiektuari egindako alegazioak erregistratu ditu.

Guztira, 21 alegazio dira, egoitza osoak ituntzeko irizpideari erantzuten diotenak, plaza kopuru jakin bat itundu beharrean. Horrela, EH Bilduk diskriminazioak saihestu nahi ditu erabiltzaileen zaintzan eta langileen lan baldintzetan.

EH Bilduk gogorarazi du bere apustua dela erresidentziak publikoak izatea, baina uste du «Arabak zaintzak hobetzeko eta langileek lan-baldintza hobeak izateko araudia behar duela».

Gainera, EH Bilduk proposatu du kontratuaren prezioa igotzea «lan-hitzarmen propioa duten erresidentzien kasuan». Ildo beretik, EH Bilduk eskatu du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin ituntze-kontratua egin nahi duten enpresek Arabako Egoitza Pribatuen Hitzarmena nahitaez betetzea. Gogoratu behar da hitzarmen hori patronalaren eta sindikatuen artean negoziatzeke dagoela, eta EH Bilduk aurrekontu-partida bat lortu duela orain dela urte batzuetatik pairatzen ari diren lan-gatazka bideratzeko.

Zaintza-baldintzei dagokienez, EH Bilduk proposatu du garbiketa eta mantentze-lanak langile espezifikoek egitea, zaintzaileek egin ez ditzaten, arreta zuzeneko lanen kaltetan. Horrez gain, proposatu du erabiltzaileak osasun-zentroetara eraman behar badira, Gizarte Laneko profesionalak laguntzea familiak ezin duenean, familiak ez dezan pertsona bat ordaindu behar kasu horretan. 18. alegazioak, halaber, gauetan zaintzaileak gehitzea eskatzen du, eta 7. alegazioak, adibidez, arreta psikologikoa indartzea planteatzen du, jokabide-arazoetarako protokoloekin.

EH Bilduk proposatu du dekretuak Trebiñu ere barne hartzea, eta jangeletan elikagai freskoak eta 0 Km-koak lehenestea, baita LGBTI+ pertsonen eskubideak bermatzea ere, kolektiboko pertsonak elkartzeko aukera irekiz, haiek hala nahi izanez gero.