AKTUALITATEA


| 2026-02-13 15:21:00

Lagrango Udalak 2026ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua aurkeztu du. Prozesua atzeratu egin da, Udalean idazkari kontu-hartzailerik ez dagoelako. Guztira, Lagranek 510.000 euro izango ditu 2026an.

Orain ekarpenak jasotzeko epea ireki da. Horretarako, batzar irekiak egingo  dira  hiru  herrietan  otsailaren  27  eta  28  an.

8.000 euro erabiliko dira euskara sustatzeko, beste 5.000 euro kultur jarduerak programatzeko, 5.500 euro gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako eta 2.500 euro ingurumen sai-lerako. Memoria historikoa zaintzeko 1.000 euro gordeko dira eta Administrazio Batzarrek 6.000 euro izango dituzte jaiak ospatzeko.

Euskara arloan, euskararen ezagutza sustatzeko sortu den taldea in-dartu nahi da. Izan ere, astelehenero 17 lagun biltzen dira euskara murgiltzeko nahian. Horrez gain, euskara sustatzeko bekak eta jar-duerak mantenduko dira. Berdintasun arloan “Amonen oroimena” ize-neko ekimena martxan jarriko da “herriaren kultura eta bizipenak emakumeen istorioak landuz eta euren bizipenak bilduko dituen libu-ruxka bat eginez. Beste aldetik, eguneko zentroak belaunaldien ar-teko harremanak bultzatuko dira, erabiltzaile zein emakume nagusien eta herriko jendea gerturatuz tailer ezberdinak burutuko dira hila-betean behin.

Azkenik, turismoan Aterpetxean hobekuntzak egingo dira eta bakarkako bi gela sortuko dira. Era berean, akanpadaren eremua egokituko da. Ikaztegien ibilbidean dauden Txondorren faseak eraberrituko dira ere bai.