AKTUALITATEA


| 2023-11-10 09:46:00

Iruraiz-Gaunako Udalak 2024rako udal aurrekontuetan proposamenak, beharrak eta iradokizunak aurkezteko epea ireki du. Horrela, joan den asteazkenetik hasi eta azaroaren 15era arte, Iruraiz-Gaunako herritarrek euren ekarpenak aurkeztu ahal izango dizkiote Udalari. Dagoeneko administrazio-batzarrek egin dute. Udalerria osatzen duten hamaika administrazio-batzarretatik bederatzik inkesta bat bidali diote Udal Gobernuari. Inkesta horretan, besteak beste, beharrak, proposamenak eta iradokizunak jasotzen dira.


Ekarpen horiekin guztiekin, Iruraiz-Gaunako Udal Gobernuak azaroaren 21ean aurkeztuko du aurrekontuen proiektua, eta astebeteko epea irekiko da udal kontuei zuzenketak aurkezteko. Abenduaren 1ean udal aurrekontuaren nondik norakoak azalduko dira herritar guztiei irekitako batzar informatibo batean.